Getxoko tabernek ordubete beranduago itxiko dute atea jai eta asteburuetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 26a, 08:48

Hemendik aurrera, Getxo udalerriko tabernen ordutegia ordu batez luzatuko da asteburuetan eta jai egunetan. Horrela erabaki zuen atzo Udalbatzak, Alternatiba taldeak aurkeztutako mozioa onetsita. Neurri horrek Udal Gobernua osatzen duen EAJren eta PPren aldeko botoak jaso zituen, PSE-EEk abstentziora jo zuen bitartean. Manu Basanta Alternatibako zinegotziak adierazi zuenez, ekimena beharrezkoa zen "tabernariek euren lanpostua arriskuan ikusten" dutelako. Horregatik, pozik hartu du mozioa onartu izana, "neurri horrek udal ekonomia eta gazteen aisialdia suspertuko" dituelakoan. Argazkian, bezerorik ezean Gurugu Algortako taberna historikoak bere pertsiana betiko jaitsi egin behar izan zuen iaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun