Bizarra Lepoan-eko langileak: "Ekainaren 29an, Greba Orokorra"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 28a, 23:51

Bizarra Lepoan euskara elkarteko langileok bat egiten dugu Euskal Herriko gehiengo sindikalak –ELA, LAB, HIRU, EILAS, EHNE, ESK eta CCOO –, ekainaren 29rako, deitutako Greba Orokorrarekin. Elkartean ere salatu nahi dugu Espainiako Estatuak Hego Euskal Herrian egin nahi duen lan-erreforma; besteak beste, langileak kaleratzeko erraztasuna areagotzea eta baita kaleratzea merkatzea ere; enpresei, negoziazio kolektiboaren kaltetan, lan-hitzarmenetan adostutakoa bertan behera uzteko bidea ematea, bai soldatei dagokienez, bai lan-baldintzei dagokienez. Horregatik guztiagatik, Bizarra Lepoan euskara-elkarteko langileok, ekainaren 29an, Greba Orokorra egingo dugu. Argazkian, bihar Bapirukeko umeek ez dute begiralerik izango.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun