Egunkari digital honetan lan egiten duten beharginek bat egingo dute ekainaren 29an Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Horrela adostu ondoren, UKBERRI.NETen argitaratzailea den UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkartearen zuzendaritzari komunikatu diote. Beharginen arabera, "behin betiko krisialdian bizitzen den euskarazko prentsaren langileok ongi dakigu zer den behin behinekotasunean bizitzea. Horregatik, ez gaude prest etekin sozialik gabeko etekin ekonomiko hutsaren izenean enpresariek, banku-gizonek, gobernuek, nazioarteko enpresek, politikariek eta enparauek sortutako ezberdintasunak, txirotasuna, asimilazioa, diglosia, krisialdia, etnozidioa ordaintzeko. Euskarak eta langileek ez dute horrelakorik ordaindu behar. Izan ere, krisialdi garaiotan da inoiz baino gehiago lagundu egin behar zaien unea". Horregatik, UKBERRI.NETeko kazetariek bihar, asteartea, ez dute normaltasunez lan egingo eta greba orokorrari buruzko informazioa baino ez dute emango, komunikabide honetan bertan zein
Greba.euskalherrian.info sareko ekimenaren bidez. Gure irakurleek ulertuko dutelakoan gaude.
UKBERRI.NET