Goizean heldu da pikete informatiboa Erandioko Encugraf enpresara. Gaur lanera joatera behartzeko asmoz, "mehatxatu" egin dituztela salatu dute bertan zeuden langileek sindikatuetako ordezkarien aurrean.
Koska irratiko lagunek azaldu dutenez, "beharginak ez ezik, enpresako gerentea ere atera da eta piketeko lagunekin berba egiten aritu da 'oso jator'. Baina, grebalariak joan direnean ateak ixteko agindu du, bi sindikalista barruan zirela". Orduan, horietako bat "lepotik heldu eta ukabilkada ematen saiatu da" gerentea, aipatu iturriek salatu dutenez. Horren ostean deitu du Ertzaintza enpresako arduradunak. Agenteak heldu bitartean, bertan izan dituzte
"bahituta" sindikalistak (mp3, espainolez). Hala ere, aurretik Udaltzaingoa agertu da eta, Ertzaintzak bezala, piketeko kideak identifikatu ditu. LABek salaketa judiziala jarriko du eraso fisikoagatik. Bestalde, Leioan, Txomin Aresti eskolan lanean ziharduen beharginetako bat piketeko kide bat jipoitzen saiatu da. Argazkian, sindikalistak eta ertzainak Encugraf enpresa aurrean / © Koska irratia.