Ipar Uribeko enpresetan grebaren eragina garrantzitsua izan dela dio CCOOk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 29a, 15:32

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak arratsaldera arte datu zehatzik emango ez duen bitartean, dagoeneko CCOO sindikatuak publiko egin du grebaren eraginari buruzko bere balorazioa. Horrela, Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko industrialdeetako enpresa asko itxita edo langile gutxirekin egon direla jakinarazi dute. Bizkaian greba arrakastatsuagoa izan da Durangaldeko, Basauriko eta Nerbioiko enpresa handietan, kasu batzuetan langileen %90ek utzi duela lanpostua. Bestalde, sindikatuak garraioan "argi eta garbi gehiegizkoak izan diren gutxienezko zerbitzuak" kritikatu ditu. Hori horrela izanda ere, Metro Bilbaon eta Euskotrenen autobusetan grebaren eragina "bikaina" izan dela azaldu dute. Argazkian, Unai Sordo EAEko CCOOren idazkari nagusia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun