Pinosoloko igerilekuen irekiera atzeratzea eragin du greba orokorrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 29a, 16:19

Pinosoloko kanpoaldeko kirol gunea bihar, ekainak 30, zabalduko zutela iragarri zuen Leioako Udalak. "Gure borondatearekin zerikusirik ez dituzten arrazoiengatik, kirol gune berri horretaz gozatzeko lehenengo eguna uztailaren 2a, ostirala, izango da", tokiko prentsa bulegoak gaur adierazi duenez. Udal arduradunen arabera, gaurko greba egunak "Pinosolon bertan egiten egon izan diren azken lanetan eraginik ez du izan". Hala ere, "kirol gunea berme eta oniritzi guztiekin zabaltzeko beharrezkoak diren zenbait produktu eta zerbitzuen horniduran zeharkako eragina izan du", azaldu dutenez. Era berean, kirol gune inguruan, konpondu beharreko apurketa txiki batzuk agertu omen dira. Atzerapen horregatik barkamenak eskatu dizkie herritar guztiei Leioako Udalak. Argazkian, piketea Kultur Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun