Sei pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 29a, 18:12

Gaur goizean, gutxienez sei laguni hartu die dokumentazioa Ertzaintzak Itzubaltzeta / Romo herrian. Izan ere, bertan pare bat dozena langile eta langabetu batu dira pikete informatiboak osatzeko. Dendez eta tabernez gain, banku eta aurrezki kutxak eta herrian zehar egiten ari diren herrilanak bisitatu dituzte, bertako langileei egungo Greba deialdia gogoratzen eta horren gaineko informazioa ematen. Greba batzordeak ez du baztertu dakiten sei kasuez aparte identifikatu gehiago izatea. Bestalde ez dute zehaztu identifikazioak nola eta noiz gertatu diren. Argazkian, poliziak eskualde osoan izan dira piketeen atzean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun