Ehunaka lagunek salatu dituzte murrizketa sozialak Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 30a, 01:54

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta, 400 langile eta langabetuk baino gehiagok salatu dituzte Sopelan Zapateroren eta Lopezen gobernuek langileen aurka azken boladan onarturiko neurriak. "Gure eskubideak defenda ditzagun!" lelopean, manifestazioa burutu dute Larrabasterrako Urgitxieta plazatik Udaletxeko Plazara. Bertan, Iratxe Azkuek eta Deiane Arrietak (mp3), LAB eta ELAren izenean, hurrenez hurren, ihardetsi dute Espainiako Kongresuak, EAJren abstentzioarekin, tramitera onarturiko lan erreforma. Baina horrekin batera, hainbat arlotan eta bereziki Osasungintzan eta Hezkuntzan Eusko Jaurlaritza darabiltzan murrizketak salatu dituzte. Azkenik, langileak antolatzera eta mobilizatzera deitu dituzte, gaurkoa hainbat protestaren lehenengoa baino ez delakoan. Bide horretan, kontzientzia hartu eta kalera aterako diren beharginak "gero eta gehiago" izango direla ziurtatu dute. Argazkian, arratsaldeko eskualde manifestazioa Sopelan. Eguneko argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Grebak Uribe Kosta eta Erandion izandako eraginari eta Bilboko manifestazioari buruz Koska irratiak egindako bideoa:



Arratsaldeko eskualde mailako manifestazioari buruz Sopela.net agerkari digitalak egindako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun