Bitartean, uztailaren 10ean, larunbata, “Pinki, historia de una injusticia” dokumenta izango da ikusgai. Fernando Etxegarai "Pinki" Barakaldon jaio eta Plentzian lekututako euskal preso politikoa 2008ko urtarrilaren 4an atera zen Pontevedrako A Lamako espetxetik, zigor osoa beteta. Bada, bi hilabete eta erdi kalean eman ondoren, plentziarra bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. atalak, aske jartzea erabaki zuen sekzio berbera alegia. Etxegarairi Parot doktrina gisa ezagutzen den 197/2006 jurisprudentzia ezarri (zigor murrizketak kontuan ez hartzea), eta beste lau urte eta hiru hilabete preso egin behar zituela jakinarazi zioten. Gauzak horrela, urte horretako maiatzaren 6an atxilotu zuten berriro eta, Basauriko espetxean eduki ondoren, berriro eraman zuten A Lamara. Epaileak abokatuek aurkeztutako errekurtsoa onartu eta gero, 2008ko maiatzaren 19an atera zen A Lamako espetxetik Fernando Etxegarai.
Azkenik, uztailaren 11n, igandea, ekitaldia eta herri bazkaria egingo dituzte.