Euskal preso politikoei elkartasuna adierazi diete Sopelako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 30a, 22:12

Joan den larunbatean, hilak 26, ohi bezala, euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten Sopelako San Pedro jaietan, gauez. Martxan ehunaka herritarrek parte hartu zuten, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez, eta aipatu herriko erdigunea zeharkatu ostean, txosna eremuan bukatu zuten ekimena. Manifestazioa deitu zutenek salatu dutenez, "presoek jazarpen gogorra pairatzen ari dira". "Bizi arteko zigorrak altxatzea, gaixorik dauden presoak askatzea, bisitetan indarrean ipini dituzten neurri berriak kentzea eta presoak Euskal Herrira ekartzea" izan ziren manifestaldi horren aldarrikapen nagusiak. Argazkian, 40 lagunek "Euskal presoak etxera!" aldarrikatu zuten Sopelako hondartzan 2009ko abuztuaren 23an / cc-pd Etengabe.

Sopela.net zabaldutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun