Joan den larunbatean egin zuten "Patxi Ros Saria" Lasterketa Nudistaren 12. edizioa, Sopelako Barinatxe hondartzan. Iaz, irailean jokatu zen proba. Batzuen arabera, "egun aldaketa horrek partaideen kopuruan eragina izan du, batzuk enteratu ez direlako". Hala ere, guztira, 64 lagunek parte hartu zuten.
Euskal Naturista Elkarteak (ENE) azaldu duenez, "lasterketa egiteko data mareen arabera finkatzen dugu, ura maila baxuan egon behar duelako eta ekimena beti larunbat eguerdian egin delako". Gaineratu dutenez, "lasterkari gehienak gizonezkoak izan dira. Soilik hiru emakume parte hartu dute". Bitartean, aipatu behar da 5 umek ere lasterketaren erdia egin zutela, 2.500 metrotako distantzia hain zuzen. Aurten, gizonezkoen artean, egiptiarrak, irlandarrak eta frantsesak izan dira. Argazkian, iazko lasterketaren irudi bat.