Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saila Gorlizen dagoen Fauna Basatia Sendatzeko Zentroa handitzeko aukera aztertzen ari da. Horrek helburu bikoitza du: alde batetik osasun-instalazio gisa duen eraginkortasuna areagotzea, eta bestetik, gizartera dibulgazioko zentro gisa zabaltzea, foru iturriek adierazi dutenez. Gaur egun, zentro horren lehentasuna sendatutako animaliak haien habitat naturalera itzultzea da. Horretaz aparte, osasun-zaintza lanak ere egiten dituzte, kontrol epidemiologikoan oinarrituta. Etorkizunerako, zentroaren gaitasuna indartu nahi du Aldundiak, ingurumen-gela eta kontzientzia pizteko zentroa bihur dadin. Hori lortzeko, egungo zentroaren instalazioak handituko dituen proiektua aztertzen ari dira. Argazkian, 2010eko maiatzaren 14an hainbat hegazti askatu zituzten Gorlizko Fauna Basatia Sendatzeko Zentroan / © Bizkaia.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!