Segurtasun ikastaroa eman die tokiko merkatariei Getxoko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 30a, 23:14

Hamar puntutik 8,15 puntuko kalifikazioa eman diote Getxo udalerriko merkatariek Udaltzaingoak tokiko negozioetako 42 langile eta jabeei emandako ikastaroari, udal iturriek adierazi dutenez. Kurtsoa Getxoko Udaltzaingoaren Merkataritza Unitateak eman du, negozioen segurtasunari lotuta, aurrera eramaten ari den jardueren artean. Ikastaroa eman zuten tokiko poliziek udalerriko delinkuentzia mailari lotutako gaiak jorratu zituzten; baita iaz dendetan izandako lapurreta motei buruzkoak ere. Era berean, indarrean dauden segurtasun sistemak eta horien egokitasuna aztertu zituzten. Ikastaroan parte hartu zuten merkatariek edukia, egutegia eta erabilitako bitartekoak "egokitzat" jo zituzten. "Hizlariei bataz besteko 8,3ko kalifikazioa eman zieten eta proposatutako helburuak bete zirela ere agertu zuten parte hartzaileek. Era berean, datorren edizioan segurtasun neurriei (istilu baten aurretik eta ondoren) lotutako gaiak edo billete faltsuei buruzkoak ematea ere egokitzat jo zuten", udal arduradunek aipatu dutenez. Argazkian, Getxoko Udaltzaingoaren koordinazio zentroa / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun