Ertzaintzak 22 urteko neska atxilotu du Leioako merkatalgune batean lapurtzen saiatu delakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 1a, 00:32

Ertzaintzak 22 urteko emakume bat atxilotu zuen, atzo arratsaldean, Leioako merkatalgune batean lapurtzen saiatzea egotzira. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, 20:30ak aldera, neska aipatu saltoki-guneko kutxa erregistratzailetik pasatzera zihoanean, alarma dispositiboak martxan jarri eta bertoko segurtasun arduradunek berarengana hurbildu eta poltsa zabaltzeko eskatu zioten. Poltsa barruan hiru botila whisky aurkiko ei zituzten eta Ertzaintza deitu zuten. Poliziek ustezko lapurra identifikatu zuten eta "bizitoki ezagunik ez zuenez", atxilotuta eraman zuten, ebasketa falta egotzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun