Gaur zabalduko dute Algortako Sommerfesta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 1a, 02:04

Ostegun honetatik astelehenera bitartean, Algortako Sommerfesta-ren lehenengo edizioa egingo dute Algortako batzokiko jolasgunean; Getxoko 34. Nazioarteko Jazzaldiaren egun berberetan, alegia. Aipatutako jaiaren izena dioen bezala ("sommer" uda alemaniarraz, euskarazko "festa" hitzarekin elkartuta), alemaniar garagardotegi bat jartzean datza. Bertan germaniar plater tipikoak dastatzeko aukera izango da: ukondoa, saltxitxak, baita hestebeteak ere; tokiko garagardoarekin bustita. Antolatzaileen artean Algortako bi talde daude: Itxartu Taldea eta Getxo Rugby, biak ala biak Getxo udalerrian oso errotuta eta beren atzetik oso jende kopuru handia dutenak. Eta horiekin batera Enrique Thate, euskal-alemaniarra, Bilboko urdai-saltzaile ezaguna eta holako ekintzak antolatzen eskarmentu handikoa. Bertaratzen direnek, janari alemaniarraz gozatzeko aukeraz aparte, gune familiarra topatuko dute. Izan ere, bertan umeentzako puzgarriak izango dira. Gainera, horretaz gain, munduko futbol kopako partidak pantaila erraldoian ikusteko aukera izango dute. Sommerfesta 18:00etan inauguratuko dute. Argazkian: cc-by jmendikute.

Ordutegia:

Uztailak 1, osteguna: 19:00-24:00
Uztailak 2, ostirala: 18:00-01:00
Uztailak 3, larunbata: 12:00-16:00 / 18:00-01:00
Uztailak 4, igandea: 12:00-16:00 / 18:00-01:00
Uztailak 5, astelehena: 18:00-24:00
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun