Ezker abertzaleak eta
Eusko Alkartasunak elkarlanerako
akordio estrategikoa (pdf) sinatu zuten ekainaren 20an Bilbon, Euskalduna jauregian, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Aldaketa politikoa eman dadin, prozesu demokratikoaren aldeko apustu garbia egiten dugu bi aldeek, eta honen garapenerako oinarrizkoak diren eskubide zibil eta politikoen aldeko konpromisoa hartzen dugu, bai jarduera politikoa normaltasun osoz garatzeko eskubideari dagokionez, bai jazarpen neurriak altxatzeari begira edo euskal presoen eskubideak errespetatzeari begira", Itzubaltzeta / Romoko Herritar Batasuna izeneko eragileak adierazi duenez. Baina, guzti horretaz eztabaidatzeko, gaur, osteguna, hitzarmenaren aurkezpena egingo dute aipatu herriko kultur etxean. Hitzordua 19:30ean jarri dute. Adierazi dutenez, "urratsak emateko herriaren aktibazioa funtsezkoa dugu". Argazkian, Pello Urizar (EA) eta Rufi Etxebarria (ezker abertzalea) elkarri eskua ematen hitzarmena izenpetu ostean / cc-by-sa
Lortu arte. Argazki gehiago ikusteko
sakatu hemen.