Abian da Txorimalo gaztetxearen bosgarren futbito txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 1a, 20:25

Atzo, asteazkenarekin, hasiera eman zioten Getxoko Andra Mari ikastetxean Txorimalo gaztetxeak antolatutako bosgarren futbito txapelketari. Partidak arratsaldeko 5etan hasi ziren eta bertan 23 taldek hartu zuten parte, bost multzotan banatuta. Arratsalde osoan zehar kanporaketa partidak jokatu ziren eta horrezkero, gaurko jada multzo bakoitzeko bina talde geratu dira. Gauzak horrela gaurko partidak horrela izango dira: A taldean La quinta del "Buitre" - Birras United, B taldean La "Roja" - Manolito Skins, D taldean Noiz Arte - Mukerka, E taldean Honduras - Berdin Zaigu eta F taldean Makabi de lebantar - Udondo 1990 taldea. Partida horiek atzoko toki berdinean jokatuko dira. Argazkian, futbito txapelketa iragartzen duen pankarta / © Txorimalo Gaztetxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun