Uztailean zehar izango dira Iñigo Gutierrez "Guti", Jon Rosales, Zigor Goikoetxea "Gorri" eta Albaro Arri "Muni" Algortako euskal preso politikoen urtebetetzeak. Hori ospatzeko, urtebetetze jaia egingo dute bihar, ostirala, Algortako Amnistia tabernan. Ordua 20:30ean jarri dute, ostiral guztietan egiten den elkarretaratzea baino ordu erdi beranduago. Besteak beste, musika, giroa... eta sorpresak izango dira. Gutierrezek asteartean egingo ditu 27 urte. Rosalesen urtebetetxea, berriz, hilaren 15ean izango da eta Goikoetxearena bi egun beranduago. Azkenik, Arrik uztailaren 22an beteko ditu 41 udaberri. Hori dela eta, lauei postala, gutuna edo zerbait bidaltzeko aukera ona (
ikusi helbideak) dela adierazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarrikapena Algortan.