Katenatxio izan da aurtengo Sopelako areto-futbol txapelketako irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 1a, 21:32
Sopelako areto-futbol txapelketako finala jokatu zuten ekainaren 25ean, San Pedro jaien barruan, Urko kiroldegian. Partida arratsaldeko 7etan hasi zen. Bertan, Katenatxio eta Mugi taldeak lehiatu ziren. Norgehiagoka 3-2 bukatu zen, Katenatxioren alde. Beraz, aipatu taldea dugu aurtengo edizioko txapelduna, bigarren postua Mugi taldearentzat utziz. Finala jokatu baino ordu bat lehenago, 18:00etan, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida aurreikusita zegoen, baina Maritimo taldea ez zenez aurkeztu, hirugarren postua Beti Mugan taldearentzat izan zen, eta laugarrena agertu ez zen taldearentzat. Sari banaketa 20:00etan egin zuten. Argazkian, hainbat gazte futbolean jolasten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun