Albertia Egunera joateko autobusak jarri dituzte Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 1a, 21:58

Urtero legez, Albertia Eguna egingo dute Legutio eta Uribarri-Ganboa herrien arteko Gazteluako hariztian zein Albertiako tontorrean. Igande honetan, uztailak 4, izango da. Besteren artean, Jon Etxeandia Indautxuko preso ohia omenduko dute aipatu ekitaldian. "Plaka bat jarriko da haren oroimenez, eta bere errautsaren parte bat zabalduko da bertan. Beste parte bat Bizkargiko tontorrean zabaldu zuten, Bizkargi Egunean Sebe Ormaza eta bera omentzeko egindako ekitaldian", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Hain zuzen ere, autobusak egongo dira eskualdetik bertara joateko. Ohiko lekuetan eman beharko da izena. Argazkian, aurtengo Albertia Egunaren kartela / cc-by-sa Etete20.

Jon Etxeandia Zorroza Indautxuko preso ohia otsailaren 9an zendu zen, 47 urte zituela. 15 urte baino gehiago eman zuen espetxean. Ateramiñeko kolaboratzailea eta Gite-Ipesek bultzatutako San Frantziskoko gau eskolako euskara irakaslea izan zen hil arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun