Getxoko Hiritarren Arreta Bulegoa itxiko dute astelehenetik aurrera, bi hilez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 1a, 20:59

Getxoko Hiritarren Arreta Bulegoa, Benturillena kaleko 17. zenbakian dagoena, uztailaren 5a eta abuztuaren 31 bitartean itxita egongo da. Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, "udalerriko arreta bulegoen berrantolaketa egingo dugu egun horietan, izan ere, udan da zerbitzu horren eskaera gutxien erabiltzen dena". Beraz, aipatutako egunetan Udalarekin hartu-emanak izateko bestelako bulegoak erabili beharko dira: Algortako Juan Bautista Zabala kalekoa, Itzubaltzeta / Romokoa Aurrezki Kutxa kalekoa edota Udaletxekoa. Horietaz gain, herritarrek izapideak egin ahal izango dituzte Udaltzaingoaren Hiritarren Arreta Gunean ere, Alango kaleko 25. zenbakian. Lehenengo hiru kasuetan publikoa artatzeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era izango da eta laugarrenean 8:30etik 20:00etara. Argazkian, Zabalekoa izango dute bulegorik gertuena getxoztarrek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun