Bihar, ostirala, Jerry Gonzalez tronpeta-jolea izango da protagonista nagusia Getxoko 34. Jazzaldian. New Yorkeko musikariak, The Fort Apache Bandarekin, Afrikako eta Karibeko doinuak eta jazz erritmoak ekarriko ditu Algortako Biotz Alai plazara, 22:00etatik aurrera. Lehenago, Crickets banda italiarra arituko da leku berean, 21:00etan, Talde Lehiaketaren barruan. Hirugarren Milurtekoa atalean (Algortako Telletxe plazan, 18:00etan), berriz, Old Bilbao Traditional Jazz Band arituko da. Azkenik, ohi bezala, Algortako The Piper's taberna irlandarrean jam session bat izango da Jerry Gonzalezen saioa amaitu eta gero. Argazkian, Jerry Gonzalez / © Getxoko Kultur Etxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!