Alerta horia ezarriko dute ekaitza indartsuak eta txingorra direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 1a, 22:55

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ostiral eta larunbatean ezarriko du alerta horia mendebaldetik helduko diren ekaitza indartsuak eta txingorra direla eta. Bihar arratsaldean hasiko dira zaparrada mardulak eta ekaiztsuak eta etzi goizaldera arte iraungo dute. Igandean izango da egoera egonkortzen hasiko denean Azoreetatik datorren antizikloiari esker. Asteko lehenengo egunetan eguraldi egonkorra egongo da, baina asteazkenetik aurrera lainotasuna eta euri aukera handituko da. Euskal Meteorologia Agentziaren hileko txostenean diotenez, ekaineko hilabeteak 18 gradu zentigradoko media izan du kostaldean eta hezea eta euritsua izan da. Argazkian, hiru neska aterki bana eskuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun