Uribe Kosta eskualdeko beste hainbat udalerrirekin egin bezala, "Sopelana, herri baten aldiuneak" izenburuko liburua argitaratu du "Deia" egunkariak, tokiko Udalarekin batera. Argitalpen horretan herriaren gertuko historia laburtzen dituen 300 argazki ikus daitezke. Liburua gaika banatuta dago. Gauzak horrela, gizarte, kultura eta kirol bizitzari lotutako argazki zaharrak aurkitu daitezke bertan. Denera, zortzi kapitulu ditu: ohiturak, ohizkoa, hezkuntza, zaletasunak, musika doinuak, jaiak eta argazki bitxiak. Aipatu liburua atzo aurkeztu zuten Kurtzio Kultur Etxean. Imanol Garai Sopelako alkateak auzotarren inplikazioa eskertu zuen: "sopeloztarren laguntzari esker bildu ahal izan dira argazkiok azken hilabeteetan. Etxean zituzten argazki zaharrei hautsa kendu eta guztioi erakutsi nahi izan dizkigute", adierazi zuenez. "Horregatik, gu denok gure etxeko liburutegiko apalen batean eduki behar dugu liburua", gaineratu zuen. Argazkian, Imanol Garai liburua aurkezten / © Sopelana.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!