Jazza Erandiora ere helduko da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 2a, 00:00

Atzo abiatu zen Algortan Getxo Jazz Nazioarteko Jaialdia eta astelehena bitartean hainbat kontzertu izango dira, tartean The Fort Apache Band bihar. Dena den, jazz zaleak ez dira zertan Algortaraino joan behar izango gogoko doinuak entzuteko. Izan ere, Erandioko Motagane txakolindegiak jazz saioa antolatu du biharko, ostiralarekin. 20:30etik aurrera, Isusko Ramon Quartet taldeak doako kontzertua emango du, tartean ohikoak dituen inprobisazioak eta jazz estandarra. Nahi duenak aukera izango du kontzertuan bertan afari arina egiteko. Argazkian, Motagane txakolindegia Leioa-Unbe errepidean dago / © Motagane txakolindegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun