Bertso-pilota partida jokatuko dute gaur Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 2a, 17:42

Gaur, ostirala, bertso-pilota saio bereziaz gozatzeko aukera egongo da, Getxoko Esku Pilota Taldeak antolatuta. Orain arte Algortako San Nikolas plazako frontoian egin izan dute. Baina, Getxo Antzoki berria eraikitzeko obren eraginez, Getxoko Andra Mari kiroldegiko pilotalekura aldatu behar izan dute aurten. Hitzordua 19:30ean jarri dute. Horrenbestez, bertsotan Pello Arondo eta Imanol Uria gazte algortarrak izango dira. Eskupilotan, berriz, partida bi jokatuko dituzte gaurkoan. Gazteen kategorian, Gartzia Leizak eta Nestorrek osatutako bikotea Legarreta eta Uriberen kontra lehiatuko da. Nagusien artean, berriz, Azpiri-Ajuria eta Beitia-Landaburu bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago. Argazkian, Imanol Uriak bezala, sparring lanak egin zituen Uribe Kostako Bertsolari Txapelketan Pello Arondok.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun