Txupina jaurtiz, gaur, 18:00etan hasi dira jaiak Erandioko Arriaga auzoak. Gauerditik aurrera, berriz, Haitzama taldeak girotuko du dantzaldia. Era goizaldeko ordu bietan, txokolatada izango da bertara hurbildutako erandioztar zein inguruko lagun guztientzako. Bihar, larunbata, Altzaga abesbatzak eskainiko du kontzertua, eguerdiko 12:30ean. Ordu erdi beranduago, baina, Erandioko Udal Musika Bandari helduko zaio txanda. Hala ere, ez dira guztiak musika emanaldiak izango. 17:30etik aurrera, idi-probak ikusteko aukera edukiko dute Altzagan batzen direnek. Gauerdiko dantzaldia alaitzen, berriz, Lisker taldea arituko da. Azkenik, iganderako, haurrentzako jolasak (9:30), euskal dantzak (12:00) eta tortilla txapelketa (14:30) antolatu dituzte. Egun horretan ere idi-probak izango dira, 17:30etik aurrera. Argazkian, ohikoak dira Arriagako jaietan idi probak / cc-by-nc-nd
Alber.