Mariachiak ibiliko dira bihar Gorlizko kaleetatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 2a, 20:36
Larunbat honetan, uztailak 3, 20:00etatik aurrera, mariachi talde bat ibiliko da Gorlizen zehar, "kalitate turistikoa sustatzen", udal iturriek zabaldutakoaren arabera. Tokiko arduradunek azaldu dutenez, 10 establezimendu turistiko gorliztarrek parte hartu dute aurten "Praktika onak" izeneko egitasmoan. "Guzti horiek kalitate-agiria lortuko dute hilabete honetan, eta haien lana eskertzeko eta sustatzeko, mariachiak izango dira kaleetan zehar, jendeari informazio hori helaraziz", azaldu dutenez. Datorren urtean, talde berri bat sortzeko asmoa daukate. Parte-hartzeko interesa duten Gorlizko taberna, jatetxe, ostatu eta enpresa turistikoek Gorlizko Turismo Bulegoan eman beharko dute izena, hilabetea bukatu aurretik. Argazkian, mariachi bat / cc-by-nc-nd bill_bly_ca.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun