Douglasek, bere taldeak zuzentzeaz gain, gaur egun musika-harreman garrantzitsuak ditu musikari handiekin, esaterako honako artista hauekin: Anthony Braxton, Don Byron, Joe Lovano, Miguel Zenon, Uri Caine, Bill Frisell, Cibo Matto, Mark Dresser, Han Bennink eta Misha Mengelberg. Douglasen proiektu ezagun eta iraunkorrenetakoa dugu bere boskotea, eta taldean aldaketa txikiren bat egin den arren, zazpi urtez baino gehiagoz jardun. Taldeak konposizio originalen errepertorio luzea du, eta jazz garaikideko pieza sorta zabala eta estilo adierazgarri eta grinatsua bateratzen ditu. Gaur egun, honako musikari hauek jarduten dira tronpeta-jolearekin: Donny McCaslin (saxo tenorra), Uri Caine (pianoa), James Genus (kontrabaxua) eta Clarence Penn (bateria).
Jam session-ak
Hamaikagarrenez, Getxoko Jazzaldian jam sessions-ak izango dira, Algortako The Piper's taberna irlandarrean, Biotz Alai plazako kontzertuak bukatutakoan. Gauerdia aldera, publikoak jazz onenaz gozatzen jarraitu ahal izango du, giro apartan eta lasaian. Saioetan oinarrizko talde bi izango dira, eta, horiei, egunero artista berriak gehituko zaizkie, batzuk jaialdiko parte-hartzaileak eta erritmo guztiz desberdin eta originalak eskainiko dituztenak. Bitartean, Broken Brothers Brass Band taldea arituko da Algortako kaleak girotzen. Azkenik, Algortako Satistegi kafetegian Fernando Barcenaren argazkilariaren erakusketa egongo da ikusgai.