Gizon bat atxilotu dute Itzubaltzetan kalean txiza egin ostean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 2a, 21:18

Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du gaur Itzubaltzeta / Romon, txiza egiten zebilela identifikatu ondoren, udal iturriek adierazi dutenez. Azaldu dutenez, kartzelan sartzeko agindua zuelako atzeman dute. Gertaera goizaldeko 1:25ak aldera izan da. Udaltzain patruila batek harrapatu ei du gizonezkoa Santa Eugenia kalean txiza egiten. Jokaera hori ikusita, tokiko poliziek identifikazioa eskatu diote, Hiri Garbiketarako Udal Ordenantza hautsi duelakoan, isuna jarri ahal izateko. Baina, udal iturriek azaldu dutenez, "Barakaldoko Zigor Arloko lehenengo Epaitegiak aipatu gizona kartzelan sartzeko agindua zuela egiaztatu eta atxilotu egin dute udaltzainek". 48 urteko gizona epailearen esku utzi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun