Udako liburutegiekin batera, udalerrien arteko maratoia jarri dute abian, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. Bizikleta egokitua 15 egunetan ibiliko da 30 udalerritan zehar. Atzo bertan Getxo udalerrian izan zen. Guztien artean 365 kilometro egitea dute helburu. Toki bakoitzean 4 orduz ibiliko dira: bizikletan igo eta boz-goran irakurri beharko dute herritarrek, gidariak pedalei eragiteko. "Irakurketa da erregaia", antolatzaileek adierazi dutenez. Euren hitzetan, "irakurtzen doazen heinean herritik ibilbidea egin eta beste herrikideen arreta eta partaidetza lortuko dugu". Gainera, puntuaziorik altuena lortzen dituzten bi udalerriek saria irabaziko dute: 2010-2011 ikasturtean egingo duten irakurzaletasuna sustatzeko neurrira eginiko programa bana, hain zuzen. Hori kalkulatzeko, herriko biztanle portzentajea, partaide kopurua eta egindako kilometroak hartuko dituzte kontutan. Ekimena ekainaren 27tik uztailaren 11ra arte izango da. Argazkian, ume bat biziletran irakurtzen Areetan zehar.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!