Artistek euren lanak erakusteko aukera izango dute Itzubaltzetako jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 2a, 21:53

Euren lanak erakustoki batean agertzea nahi duten artistek Itzubaltzeta / Romoko jaietan izango dute hori lortzeko aukera. Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordeak auzokideek egindako lanak erakusteko mostra antolatu du tokiko kultur aretoan, festak irauten duten bitartean. Ekimenean parte hartzeko baldintza bakarra uztailaren 9an egingo den batzarrera joatea da. Santa. Eugenia plazan kokatuta dagoen kultur aretoan egingo dute bilera. Printzipioz, edonor aurkez daiteke, nahiz eta tokikoa ez izan. Baina, jende asko agertzekotan, herrikoei emango diete lehentasuna, jai batzordekoek adierazi dutenez. Argazkian, gazte koadrila bat Itzubaltzetako jaietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun