Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Ainhoa Orozi 60 euroko epaia jarri dio Espainiako Entzutegi Nazionalak
Ezpala tabernako zerbitzariari urtebeteko espetxe zigorra eskatu zion fiskalak terrosrismoa goratzea egotzita.
Ainhoa Orozi 60 euroko zigorra ezarri dio Espainiako Entzutegi Nazionalak:
Ezpala tabernako zerbitzaria orain dela zenbait aste epaitu zuten Espainiako Entzutegi Nazionalean, presoen argazkiak tabernan izatearen ondorioz terrorismoa goratzea egotzita. Fiskalak urtebeteko espetxe zigorra eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu zituen berarentzat. Azkenean, epaileak 60 euroko zigorra ezarri dio desobedientzia egotzita.
Euskal preso politikoen argazkiak izatea egotzita lehen epaiketa izan da Ainhoa Orozena, eta epaiak erakusten du beraien zurrunbilo errepresiboak galduak daudela, aterabiderik gabe. Ezpala taberna jomugan jarri zuten, bai mediatikoki, bai polizialki, bai judizialki. Pertsona bat Espainiako Entzutegi Nazionalean izan da deklaratzen eta azkenean dena 60 euroko isun batekin amaitu da. Argi dugu ez direla epaiketa guztiak honela amaituko, eta presoekiko elkartasuna zigortzen jarraituko dutela. Baina kasu honetan gertatu denak errepresioaren nora eza erakusten digu ezbairik gabe.
Argazkien aitzakian euskal presoekiko elkartasuna zigortu nahi dute. Egunotan Aresek berak aurkezturiko brigada berriak aurreratu digu eraso errepresibo andana izango dela uda honetan ere, argazkien eta pankarten aitzakian jai guneak okupatuz eta herritarren aurka eginez.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak errepresioaren aurka eta euskal preso politikoen defentsan aritzeko deia egiten dugu.