Egizuk antolatutako jardueretan dagoen partaidetza areagotzen ari da urtez urte. Udalekoek jakinarazi dutenez, 2009an guztira 3.335 lagun izan ziren ekintzaren batean eta, horrela, 200 pertsona 28 berbalagun taldeetan; 1.920 kultur jardueretan; 240 sei literatur saiotan; 310 hamabost kirol saiotan eta beste 865 familietan euskaraz hitz egitera bultzatzeko Sendiren tailerretan eta ikastaroetan.