GDJazz Quartet taldeak, berriz, jazz akustikoa egiten du. 2004an sortu zen Cangas de Morrazon (Galizia) eta Javier Pereiro tronpeta-jotzailea du liderra. Estilo fresko eta originala dute, hard-boparen ukituekin. Banda honen errepertorioa Javier Pereiroren konposizio originalek eta jazzaren tradizioko tema estandarren moldaketa batzuek osatzen dute. Javier Pereirok (tronpeta), Virxilio da Silvak (gitarra), Manel Britok (kontrabaxua) eta Max Gomezez osatzen dute laukotea.
Sariak
Talde Lehiaketaren irabazleek 3.000 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute. Gainera, horrek gaur, uztailak 5, arituko da berriro Algortako Biotz Alai plazan, 21:00etan, David Sanborn saxo-jolearen hirukotearen (22:00) aurretik. Halaber, irabazleek Hoeilaart-eko (Belgika), Ibizako eta Palmako jazzaldietan parte hartuko dute, Getxoko Jazzaldiak horiekin duen lankidetza.-hitzarmena dela medio. Bestalde, bigarren saria lortu duen taldeak 1.200 euro jasoko ditu eta, bakarlaririk onenak 600 euro. Ikusleen sariei dagokienez, irabazleek oroitzapenezko garaikurrak jasoko dituzte.
Poloniako Wierba & Schmidt Quintet taldeak irabazi du Getxoko 34. Nazioarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketa, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez. Bigarren saria GDJazz Quartet banda galiziarrarentzat izan da eta Piotr Schmidt, talde irabazlearen tronpeta-joleak eskuratu du bakarlari onenari ematen zaion saria. Publikoaren sariari dagokionez, ikus-entzuleek talde poloniarra ere saritu dute eta Crickets hirukote italiarraren piano-jolea hautatu dute bakarlari onena. Wierba & Schmidt Quintet boskotea Katowiceko Musika Akademiako Jazz Fakultateko gradudunek eta ikasleek osatzen dute. Taldeak zein kide batzuek zenbait sari lortu dituzte Poloniako lehiaketa garrantzitsuenetan. Normalean, taldea zein kideak herrialde horretako jazz-zirkuituan aritzen dira. Banda hurrengo hauek osatzen dute: Piotr Schmidt (tronpeta), Marcin Kaletka (saxoa), Michal Wierba (pianoa), Michal Kapczuk (kontrabaxua) eta Sebastian Kuchczynski (bateria). Argazkian, Wierba & Schmidt Quintet / ©