Film laburrez gozatu ahal izango da astearte eta asteazkenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 5a, 19:37

Urtero bezala, Algortako zine zaleek "Gaurik laburrena" film laburren emanaldiaz gozatu ahal izango dute. Bihar, asteartean, espainolezko filmak proiektatuko dituzte, eta etzi, asteazkenean, euskarazkoak. Ohiko lez, Biotz Alai plazan izango da emanaldia eta bertan zuzendari gazteen 22 film labur eskainiko dituzte. Bi egunetako emanaldiak 21:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. "Gaurik laburrena" nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Bertan, eskaintza interesgarri batez goza dezakete, mota ezberdinetako filmak erakusten direlarik. "Gainera, ekimen honek paregabeko ekimena da zuzendari berriak bultzatzeko. Honen bidez, zinegile gazteek bere azken lanak aurkezteko parada dute", Getxoko Kultur Etxeak adierazi duenez. Argazkian, aurtengo edizioaren kartela.

Asteartean, uztailak 6, honako film labur hauek eskainiko dira: “Amada Mantis” (zuz.: Urtzi Perez), “The Line” (zuz.: Roberto San Sebastian), "Maquetas" (zuz.: Carlos Vermut), "Last Smile" (zuz.: Aitor Aspe), "Planeta Z" (zuz.: Axel Casas), "Un novio de mierda" (zuz.: Borja Cobeaga), "Lacruaquet" (zuz.: Asier Iza), "Beware! The Killer!" (zuz.: Jesus Hernandez Ruiz), "Manual practico del amigo imaginario (zuz.: Ciro Altabas), "Love, a Collission" (zuz.: Jesus Hernandez Ruiz), "Juan con Miedo"(zuz.: Daniel Romero), "5 recuerdos" (zuz.: Oriana Alcaine eta Alejandra Marquez), "Hazte amigo de las gordas"(zuz.: Borja Gonzalez Santolalla), "Lo siento, te quiero" (zuz.: Leticia Dolera eta "Mi otra mitad"(zuz.: Beatriz Sanchis).

Biharamunean, asteazkenean, uztailak 7, euskarazko film laburrei ailegatuko zaie txanda. Saio horretan honako film hauek emango dira: "Amaiaren hasiera" (zuz.: Jon Herranz), "Amaigabea" (zuz.: Aitor Oñederra), "Amona Putz" (zuz.: Telmo Esnal), "A/Z" (zuz.: Iceberg Fernandez); "Bizitzako kopa" (zuz.: Enara Goikoetxea), "Kantatzen ez duen herria, herri hila da" (zuz.: Iban Gorriti), "Mozkor politikoa" (zuz.: Javi Alonso) eta "Ahate pasa" (zuz.: Koldo Almandoz).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun