Itsas Asteak 40.000 lagun erakarri ditu Getxora

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 5a, 23:45

Ekainaren 21etik 17ra bitartean, 40.000 pertsona inguruk parte hartu zuten Getxoko Udalak antolatutako Itsas Astearen ekitaldietan. Tokiko iturrien arabera, "jarduera ekonomikoa sustatzea" zen horren helburua, "familia guztiarentzako ekitaldien bitartez eta itsas eta kostaldea, hala nola, udalerriko ondare arkitektonikoa balorean jarriz". Nagusiki, eguraldi onak animatu zituen getxoztarrak eta bisitariak kostaldera hurbiltzera, non ekitaldien eskaintza oso zabala egon zen, Udalekoek adierazi dutenez. Aitor Soloeta Turismo eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak aipatu duenez, “Getxo Sea Week udalerriko itsas aldean dauden baliabide turistiko anitzak agerian uzteko ekitaldi oso garrantzitsua bihurtu da”. Argazkian, "Kraken. Munduko txibia handiena" erakusketaren aurkezpena.

Ekitaldi jendetsuena eta deigarriena “Kraken. Munduko txibia handiena” izeneko erakusketa izan da, udal iturrien esanetan. 15.000 pertsona inguru pasatu ziren, bertan hiru txibia erraldoi aleak ikusteko eta, adituen eskutik, espezie mitologiko horren errealitatea ezagutu ahal izateko. Bestalde, Urpeko Astean parte hartu dutenek hizlarien gaitasuna azpimarratu dute. Bestetik, Saltillo izeneko itsasontzi-eskola eta Getxo Aquarium erakargarria izan dira nagusientzat zein umeentzat. Argazki erakusketa ezberdinek ibiltari asko erakarri dituzte: 800 lagunek baino gehiagok “Oceans” pelikula ikusi zuten. Larunbateko haize ahulak eta eguzkiak kometa jaialdiarekin bat egin zuten. Erakutsi ziren kolore eta era guztietako 50 kometez gain, 200 umek kometa egiteko eta airean ipintzeko aukera izan zuten, horrela itsas inguruaren aldeko zerua eginez.

Musika eta antzerkia

Musikak eta antzerkiak Areetako Txurruka moilan izan dute gune nagusia. Leku horretan, Nazioarteko Musika Eguna eta “Zirgariak” ikuskizuna izan ziren ehunka pertsonen gozamenerako, bereziki arestian eskainitako antzezkizunak, Txurruka moila jendez beteta erakutsi zuena. Bitartean, Algortako Portu Zaharrak, bere herriko eta itsas ingurune ezaugarri bereziekin, toki aproposena izan zen Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako bela eta arraun 30 ontzi klasiko biltzeko. Bertan, milaka pertsonek bertoko itsas ondarea zaintzeko egiten ari den lan berezia ikusteko aukera izan zuten. Kirol jardueren artean, ikusgarria eta koloretsua zelako, aipatzekoa da egin zuten 200 patinatzaileren kontzentrazioa: bertan joan-etorrian, eta elkarrekin, Getxoko Itsas Astearen agertokiko 3,5 kilometroko ibilbidea egin zuten. Itsas ur polo lehiaketa ere oso jarduera berritzailea suertatu da eta erakargarria ibiltari askorentzat. Asteburu osoan zehar, ontzien estropadak eta bela eskoletako ikasleen praktikek Abrako ura koloreztatu zuten.

Diru bilketa solidarioa

Gastronomia izan zen asteko beste jarduera erakargarria. Sardinen eta txibierroen usainak portuko izkina guztiak bete zituen. Guztira 75 kilo txibierro eta 60 kilo sardina eskaini ziren eta itsas aldeko tabernetan eta jatetxetan lortutako animazioa oso nabarmena izan zen ere.

Turismo bulegoa

Udal Turismo Bulegoak, ekimena egiten zen bitartean, zerbitzu eskaintza anitza eskaini zuen. Bisita gidatuak egin ziren, alokairuen erreserbak eta berezko pakete turistikoak –ihes kulturala edo irteerak belaontzietan- eta tren turistikoa jarri zen martxan, oso arrakastatsua izan zena.

Azkenik, “Hondartza bizi ezazu!” animazio programan 500 bat umek eta gaztek jarduera ezberdinetan hartu zuten parte: haur ludoteka, boleibola, hondartzako futbola, badminton, irakurtzeko txokoa, puzgarriak, herri kirolak... Azkenik, Ereaga hondartzan eta Bizkaia Zubian kokatutako informazio turismo guneek 1.667 lagun artatu zituzten.

Ikusi Getxoko Itsas Asteko hainbat ekitaldi (© Getxoko Kultur Etxea):

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun