Urdulizko leiho eta balkoietako loreen txapelketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 5a, 23:53
Leiho eta balkoietako loreen txapelketa antolatu dute hirugarrenez Urdulizen. Bertan parte hartzeko izen-emate epea uztailaren 26an (astelehena) bukatuko da, 13:30ean. Irabazleak zeintzuk diren, berriz, abuztuaren 3an (asteartea) emango dute ezagutzera. Sariei dagokienez, abuztuaren 28an, Baserritarren Azoka Egunean, banatuko dira. Bi atal izango dira: bata, leiho eta balkoiena; eta bestea, terrazena. Batean zein bestean, 150 euro, garaikurra eta Ayoberri sagardotegian bi pertsonentzako afaria jasoko dute irabazleek. Horretaz gain, udal aldizkarian argitaratuko dute horien lore sorten argazkia. Bigarrenei, berriz, 100 euro eta garaikurra emango dizkiete. Argazkian, lorez beteriko balkoi bat / © mikelhervas.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun