Torrene kaleko obretako arrapalak luzatzea eskatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 5a, 23:59

Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak Algortako Torrene kaleko asfaltatze lanen egoera salatu du. "Egun, obrek eragindako altuera aldaketak gainditzeko jarritako arrapalak ez dira espaloietara ailegatzen eta auzokide askok estropezu egiten dute. Arrapalak pixka bat luzatzearekin bakarrik oztopo horiek ekidin daitezke", adierazi du popularrak. Arrueren ustez obra horiek "beharrezkoak dira gauzak hobetzeko", baina, bere hitzetan, "ondo planifikatu behar dira auzokideek arazo gutxiago izan dezaten". "Horregatik uste dugu gurea arazoa oso erraz konpontzeko eskaera bat dela eta getxoztar askori eragozpenak kenduko lizkiokeela", adierazi du Arruek. Argazkian, Torrenen jarritako arrapalak / © Getxoko PP.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun