Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPk enkargatutako inkesta baten arabera, popularrak indarrik bozkatuena izango dira Getxo udalerrian eta Gasteizen hurrengo udal eta foru hauteskundeetan. Europa Pressek albiste agentziak zabaldu duenez, Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak aurkeztu ditu Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Getxon egindako inkestaren emaitzak. Horien arabera, Getxoko nagusitasunaz aparte, Bilbon eta Donostian zinegotzi gehiago lituzkete popularrek. Era berean, inkestak PSE-EEk Gasteizen eta Donostian indarra galduko duela aurreikusten du, baita EAJk EAEko hiru hiriburuetan gorakada izango duela ere. Inkesta gaur goizean aurkeztu du bozeramaile popularrak Gasteizen. Argazkian, Getxoko PPren agerraldi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!