Punk jaialdia izango da larunbatean Leioako gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 6a, 19:13

Larunbat honetarako, hilaren 10ean, hardcore-punk gaua antolatu dute Leioako Udondo gaztetxean. Bertan El punto devil talde bartzelonarra egongo da, Bilboko Difuntos telaraña eta Astrabuduako Pabellon 314 taldearekin batera. Talde astrabuduarrak 2006tik ez zuen maiz oholtzetan jarduten eta aste honetan, ostiralean Oiartzungo Agro-Crustean eta hurrengo egunean Leioako Udondo gaztetxean ikusteko aukera izango da. Ekitaldia arratsaldeko 9etan hasiko da eta 3 euroren truke jaialdia ikusteko aukera izango du bertaratzen den orok. Argazkian, Pabellon 314ren logoa.

Artzentalesen IX. Agropunkean Pabellon 314k eskainitako kontzertua

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun