"Kaltetutako auzotarrek inolako jakinarazpenik jaso gabe", edukiera handiko garabia agertu eta Getxoko Udaltzaingoak ingurua sokaz hesi ostean, joan den ostegunean, uztailak 1, eraitsi zuten Areetako Andres Larrazabal eta Paulino Mendibil kaleen arteko telefonia antena, Antena Ez elkarteak bere bitakoran jakinarazi duenez. Ez da bide laburra izan: 933 egun (urte eta erdi baino gehiago) igaro dira 2007ko abenduaren 11n operadoreak aipatu azpiegitura "legez kanpo" jarri zuenetik. Hainbat salaketa, kexu eta idatzi ostean, Getxoko Udalak antenako erregistro-kutxa zigilatu zuen 2008ko urtarrilaren 24an. "Hala ere antenak bertan jarraitzen zuen. Gainera, tokiko erakundeak 600 euroko isuna baino ez zion jarri telefonia enpresari", auzo elkartekoek salatu dutenez. "Horren handia izan zen ezinegona", bizilagunek manifestazioa egin zutela 2008ko otsailaren 24an. Argazkian, orain bi urte luze auzokideek egin zuten manifestazioa / © Antena Ez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!