Atfal Sahararen aldeko Getxoko elkarteari 16.278 euroko laguntza ematea onartu berri du
Getxoko Udalak, Oporrak Bakean 2010 programa aurrera eramateko. Oporrak Bakean ekimenaren bitartez, udako hilabeteetan neska-mutil sahararrak etxean hartzen dituzte familiek. Oraingo edizioan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 60 udalerritara 450 ume heltzea espero dute. Getxo udalerriari dagokionez, aurten, 7 eta 12 urte bitarteko 13 haur (8 mutil eta 5 neska) iritsiko dira, uztailaren 8tik 10era bitartean, ziurrenera. Bestalde, Imanol Landa alkateak ekainaren azken astean egindako Getxo Sea Week ekimenean bildutako dirua eman dio gaur Julio San Roman Atfal elkarteko ordezkariari. Txekearen balioa 1.715 eurokoa da, Algortan txibierroak (75 kilogramo) eta sardinak (1.080 kilogramo) saltzen ateratako etekina, alegia. Diru hori saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko izango da. Argazkian, San Roman eta Landa txekea eskuan / © Getxo.net.