Beste alde batetik, talde gazteek garrantzi handiko lekua izan dute aurten ere Algortan. Talde Lehiaketa horren erakusle izan da. Aurtengo ekitaldian, Finlandiako, Italiako, Galiziako eta Poloniako bandak iritsi dira finalera. Maila handia erakutsi ondoren, Wierba & Schmidt Quintet talde poloniarra nagusitu zen lehiaketan. Azken urteotan, boskotea bere herriko jazz-eszenan nabarmendu da, nahiz eta bere kideak oso gazteak izan. Bestalde, Galiziako GDJazz Quartet-ek bigarren saria eskuratu zuen. Azkenik, lehiaketa irabazi duen taldeko tronpeta-joleak, Piotr Schmidtek, bakarlaririk onenaren saria ere irabazi du
Hirugarren Milurtekoa atalean ere eskaintza anitza izan da aurten. Bost egunetan zehar, Algortako Telletxe plazak beste horrenbeste kontzertu hartu ditu. Horietan jatorri anitzeko taldeak aritu dira. Batetik, Old Bilbao Tradicional Jazz Band, Leioa Big Band eta Mikel Bikandi Quartet taldeek Euskadin eginiko jazza erakutsi zuten; bestetik, Mit4Spiel5-k eta Gianni Gagliardi Triok beste herrietako doinuak jo zituzten.
Bestelako jarduerak
Ohi bezala, kontzertu nagusiak amaitu eta gero, jam session-ak izan dira Algortako The Piper's taberna irlandarrean. Bertan, zenbait talde aritu dira, jazzaldian parte hartu duten hainbat musikarik lagunduta, musika inprobisatua eskaintzen. Halaber, kaleetan ere egon da jazza Broken Brothers Brass Band taldeari esker. "Marchin banda"-k hainbat desfile egin ditu bost egunetan zehar eta Getxoko eta Bilboko kaleak alaitu ditu dixie erritmoez. Azkenik, Satistegi kafean Fernando Barcena argazkilariaren erakusketa egon da, eta bertan, artista handien irudiak ikusteko aukera izan dute bisitariek.
Ikusi iazko Getxoko Nazioarteko Jaialdiko laburpena eta aurtengo kontzertu guztien irudiak (© Getxoko Kultur Etxea):