Bisita gidatuak izango dira Gorlizko bazterrak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 6a, 21:48
Gorlizko Turismo Bulegoak eguneroko bisita gidatuen zerbitzua martxan jarri du aurten ere, uda irauten duen bitartean. Txangoak ordu beteko iraupena izango dute, zehaztu dutenez. Horrenbestez, Andra Mari Sortzez Garbiaren elizaren plazan hasiko dira bisitak. "Udalerriko zenbait toki interesgarri ezagutzeko aukera ezin hobea ematen dute", kultur iturriek gaineratu dutenez. Ordutegia ezberdina izango da egunaren arabera. Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostiraletan goizeko 11etan izango dira. Asteartetan, berriz, 16:15ean. Bisita gidatuen prezioa euro batekoa izango da eta taldeak 4 eta 20 pertsonen artekoak izango dira. Jaiegun eta asteburuetan zerbitzurik ez dela egongo jakinarazi du Gorlizko Udalak. Argazkian, Andra Mari Sortzez Garbiaren eliza / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun