Espainiako zaleak paseatu dira Areeta eta Neguritik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 7a, 15:37

Espainiako futbol selekzioaren 25 bat zalek motor eta auto karabana egin zuten pasa den larunbatean Areeta eta Neguritik. Izan ere, egun horretan Hego Afrikan jokatu zen Munduko Futbol Kopako Espainia eta Paraguai arteko partida, europarrek 1 eta 0 irabazi zutena. Villak sartutako golari eta Casillasek gelditutako penaltiari esker, historian lehenbiziko aldiz sartu da finalerdietan Espainiako selekzioa. Hori ospatzeko edo, pare bat dozena espainolista jo eta ke klaxon sakatuz aritu zen Neguri eta Areetako errepidetatik, Espainiako banderak astintzen zituztela. Bidetik hainbat "Gora Espainia" oihukatu zuten, oinezkoen axolagabetasunaren artean. Aurretik, eskualdeko hainbat tabernatan izan zen partida ikusgai, Paraguaik babes handia jaso zuela. Kasu batzuetan, baina, oihu arrazistak bota zituzten Espainiako zaleek. Argazkian, Espainiako zale bat, 2008an, Eurokopa irabazi zuten egunean.

Jorge Panera Gazteluetako ikasle ohiak zabaldutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun