Udako zinea izango da ostegunean eta ostiralean Algortako Biotz Alai plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko uzt. 7a, 19:31

"Gaurik laburrena" film laburren emanaldien ostean, bihar eta etzi, azken hileotan arrakasta nabarmena izan duten bi film ikusteko aukera izango dute arratsaldeko 9etan Biotz Alai plazan jarritako karpara hurbilduko direnek. Alde batetik, ostegunean, hilak 8, "Pagafantas" filma eskainiko dute euskaraz. Beste aldetik, ostiralean, "Avatar" filma ikusteko aukera izango dute hurbildutako lagunek, oraingoan gazteleraz, aipatu film hori ez dela 3D moduan eskainiko. Bi egunetan sarrera doakoa izango da. Argazkian, "Pagafantas" filmeko kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun