Ostegun honetan, uztailak 8, Udalbiltza auziari buruzko hitzaldia eskainiko dute Algortako Aldai patronatuan, 19:30etik aurrera. Getxoko Bai Udalbiltzari Babes Taldeak antolatuta, uztailaren 15etik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 22 lagunetatik batek, Lander Etxebarriak, hartuko du hitza biharko solasaldian. Larunbaterako, berriz, auzipetuei babesa emateko ekitaldia izango da Kasino plazan. Eguerdiko 12etatik 14:00etara luzatuko da ekimena. Azkenik, uztailaren 17an Bilbon egingo duten nazio manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak Getxoko Bai Udalbiltzari Babes Taldeak. “Udalbiltza aske! Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari!” lelopean, 17:30ean abiatuko da martxa Casillatik. Argazkian, ekainaren 12an kontzentrazioa izan zen Algortako Telletxe plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!