Itzubaltzeta / Romoko herri bilgunearen aurkezpen oharra
Euskal preso politikoen egoera kontutan hartuta eta jakinda Euskal Herrian garai politiko berriak bizitzen ari garela, orain da momentua euskal presoen problematikari inoiz baino indar handiagoz ekiteko.
"Kitxu", Itzubaltzeta / Erromoko euskal preso politikoa, Valladolideko espetxean dago, bere etxetik 350 kilometroetara. 1994ko urriaren 25ean sartu zuten kartzelan. Presondegi ugari ezagutu du urte horietan: Navalcarnero, El Dueso, Basauri, Valdemoro, Ocaña I, Langraitz, Palentziako Dueñas, eta azkenik Valladolid.
Imanol, Itzubaltzeta / Erromoko euskal preso politikoa, Madrilgo espetxean, bere etxetik 410 kilometroetara. 2010eko urriaren 22an atxilotu zuten, Segi gazte erakundearen kidea izatea leporatuta. Komisarian torturatua izan zen, poltsa, kolpeak, mehatxuak… oraindik epaitua izan gabe espetxean jarraitzen du.
Itzubaltzeta / Erromoko herri bilgunea abian da, otsailetik aurrera martxan jarriko dena. Lan talde honek, era askean egingo du lan eta helburuak, euskal preso politikoen askatasuna eta hauen eskubideen defentsa izango dira.
Herri bilgunea martxan jartzeko, herritarren parte hartzea ezinbestekoa da. Zuen ekarpenak, iritziak eta lanerako gogoak lan talde honen zutabeak definituko dituzte. Honetarako bilera bat egingo dugu, otsailaren 3an Itzubaltzeta / Erromoko eliza ondoan dagoen kultur etxean, arratsaldeko 7:30ean. Beraz, bertan elkar ikusiko garelakoan agurtzen gara.
Animo eta ekin lanari!
Euskal presoak Euskal Herrira orain!