Orotara, 14 getxoztar aurkeztu dituzte euren lanak
Algortako San Inazio jaietako aurtengo kartel lehiaketara, tokiko jai batzordeak adierazi duenez. Hala ere, lan guztien artetik bakarra saritu behar zuten eta, horrenbestez, Jorge Perales gazte algortarrak egindako afixa aukeratu dute, 2010eko festetako irudia izateko. Orain arte Algortako San Inazioetako esparru nagusia izan den tokian egiten ari diren Getxo Antzoki berriko lanak gai bezala hartuz, “Obretan eta jaietan ere euskaraz!” leloarekin jantzi du kartela Peralesek. Irabazteagatik, 300 euro jasoko ditu mutilak. Lehiaketara aurkeztutako gainontzeko lagunei dagokionez, "eskerrik beroenak" eman eta horrela segitzeko eskatu die Algortako San Inazioetako batzordeak. Kartel gehienak euren
bitakoran jarri dituzte ikusgai. Hala ere, pare bat ezin izan dute jarri, "formatu digitalean aurkeztu ez edo aurkeztutako artxiboa matxuratuta zegoelako". Gauzak horrela, eragozpenak barkatzeko eskatu dute. Argazkian, Jorge Peralesek egindako kartela / cc-by Algortako San Inazioak. Aurkeztutako lanak ikusteko
sakatu hemen.